XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irrifan ere ari ziran.

Gure bikoteak ere jokatu zuen, eta mutillari gazta eder bat tokatu zitzaion.

Anttoniri, berriz, erroskil-sortatxo bat.

- Zuk nik baiño suerte obea izan dezu esan zion neskak.

- Ez dakit gaur arte iñoiz jokatu detan, eta lenengoan erori.

Mutil gazte batzuk bezela, biak alai ta jostari an zebiltzan.

Noizbait jarri ziran, bada, etxerako bidean.

Baiña len esan degun mutil zaar ura, gorakoan bezela, orpoz orpo beerakoan ere.

- Ondo ezagutzen al dezu ori? galdetu zion mutillak neskari.

- Len ere esan dizut.

Bai aspaldi ontan.

Jaietan, ni nora, ori ere ara dijoa.

Baiña ez degu oraindik elkarrekin itzegin.

Zuri bezela, mingaiña totelduko zaio.

- Zure atzetik ote dabil?

- Zalantzarik gabe ori.

- Eta begizkoa al dezu?

Galdera orrek esan nai aundia zeukan.

Laster ulertu zuen Anttonik bere laguna espatsu jarri zala eta bietan norengana jo bear zuen galdetu nai ziola.

- Banekien ori aspaldi.

Baiña mutil pixka da neretzat.

Baserri kaxkar batekoa, txurruta ere atsegin zaiona, beti orren iges ibili naiz.

Ez baidet gogozkoa.

Baiña ez beldurtu, Joxe.

Zuk aurrea artu diozu.

Orren ondoan besterik zera zu.

Zure gurasoekin ere egona naiz.

Etxea ere, ni erregin bat bezela artzeko, konpontzen ari zerate.

Ez balitz ala ere, len esan dizut zurruteroa dala, eta edan gaiztokoa.

Ez naiz senarrarekin beldurrak biziko.

Bere eskutik jipoiak artzen ain gutxi.

Polita izango litzake ori, olako txoria ta kabia mozkor batekin trukatuko banitu.

- Eta beldurra ematen al dizu?